XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ale honetako antzerki-lan biok Idatz ampamp; Mintz VI. Literatur Lehiaketan sari bana jaso eben; 1987. urtean antzerki laburra gaiaz eratu zan lehiaketan, hain zuzen.

SOLDADUAK EZ DARABIL GUARDASOLIK
ANTZESLEAK.
Etxebarri soldadua
Mariño soldadua
Kabo Ramos soldadua
Kartaria soldadua
González soldadua
Tenientea
Sargentua
Kapitaina
Sargentu banderaduna
Laguna
Bego
.

AGERTOKIA.
Bulego zahar, ilun triste bat ikusiko da, honelaxe gitxi gora behera: Eskoiko horman, fitxero zahar batzuk, egutegi haundi bat eskegita eta erregearen kuadrua.

Aurrez aurreko horman, eskoitik exkerretarantz: leiho bat, itxita; mahaia, atzean fitxero batzuk (karpeta zaharrak etab), eta beste leiho bat, hau ere itxirik: erdi erdian, orman zuri zuri nahiko.

Ezkerrekoan, fotokopiagailu bat mahaitxu batean, idazmakina bere karrutxuan.

Hor hemen aulki batzuk.

Irrati bat ere jarri behar da, antzesleek biztu eta amatatzeko eran.

Ikusten ez dan horman, ezkerretara dago atea, ate bakarra gainera.

Ekintza hasterakoan, los 40 principales irratsaioa entzungo da irratiz, nahiko ozen.

Etxebarri lanean-edo mahaian, eta Mariño tebeo bat irakurtzen ageri jaku.